martes 8 de enero de 2008
HIRUGARREN ATAZA: GAUR
Itziar Larrañaga Sarasola.
Publizitatea eta Harreman Publikoak. 31. taldea.
Bideo honetan era labur batean EHUk eskaintzen duen GAUR zerbitzu informatikoak nola funtzionatzen duen azaltzen saiatu naiz. Iraupena 01:35
miércoles 28 de noviembre de 2007
Cesar Vidal euskararen inguruan
lunes 26 de noviembre de 2007
Mende laurdena Bekostatuko bileratik
Berria.info-tik hartu dut artikulu hau, nire 2. atazarekin lotura duela uste dudalako.
Euskararen Erabilerarako eta Normalizaziorako Legea gauzatzeko prozesu «luzea» azaldu dute hura prestatu zuten protagonistek.
asier iturriagaetxebarria
Bilbo
Legutioko (Araba) Bekostatuan EAJko eta Euskadiko Ezkerreko (EE) kideek bazkari-batzarra egin zutenetik 25 urte igaro dira. 1982ko maiatzaren amaiera zen, eta bi alderdiok handik hilabete gutxira Legebiltzarrak onartu zuen Euskararen Erabilerarako eta Normalkuntzarako Legearen oinarriak ezarri ziren bertan. 1982ko azaroaren 24an izan zen hori, bihar 25 urte. Baina legeak ez zuen bi alderdi horien babesa bakarrik izan. Garai hartan Eusko Legebiltzarrean zeuden ia alderdi guztiek babestu zuten nolabait, edo ez zuten kontra egin. Manuel Fraga eskuindarrak sortutako Alianza Popular alderdiak (AP) bakarrik adierazi zuen kontrako jarrera garbia…(testu originala)
EUSKARAREN LEGEAK 25 URTE
Egungo legetik haratago joan beharko litzatekeela uste du Andres Urrutia euskaltzainburuak
Gaur 25 urte onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Euskararen Erabilerarako eta Normalkuntzarako Legea, eta emaitza gazi-gozoa dela iritzi dio Urrutiak.25 urteotan euskararen normalkuntzan egin den bidea aztertzeko batzarra egiten ari dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian.
Duela 25 urte onartu zuen Eusko Legebiltzarrak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan indarrean jarri zen Euskararen Erabilerarako eta Normalkuntzarako Legea. Urteurren horren harira, legearen emaitzak gazi-gozoak izan direa esan du Andres Urrutia euskaltzainburuak, Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan. "Gozoa euskara kalean ikusten dugulako, euskara aho-mihinetan entzuten dugulako. Gazia, oraindik gauza asko daudelako euskararen munduan egiteko", agertu du.
Gainera, hutsune eta gabezia horiei aurre egiteko, Euskararen Legetik haratago joan behar dela uste du euskaltzainburuak: "Lege honetatik haratago joan beharko genuke, eta pentsatu behar-beharrezkoa dugula lege honek markatzen dituen ildo batzuk, gaur egun gaindituta daudenak, garatzea, eta, beharbada, araubide berri baten bidean jartzea".
Nolanahi ere, Euskararen Legeak 25 urte betetzen dituela-eta mende laurdeneko ibilbidea aztertzeko jardunaldiak egiten ari dira Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza nagusian, Jagon sailak antolatuta. Lehendabizi Euskararen Legearen ikuspegi historiko, sozial eta politikoa emango dute Jose Luis Lizundiak eta Joseba Intxaustik. Ondoren, Jagon bildumaren bostgarren liburukia, Hizkuntza zuzenbidea. Testu bilduma euskaraz, aurkeztuko dute.
jueves 15 de noviembre de 2007
Bigarren ataza: Euskara lantegietan
Publizitatea eta Harreman Publikoak. 31. taldea.
Bideo honetan euskarak lantegietan duen tokiari buruz hitz egin nahi izan dut. Euskal Herriko enpresetan euskara bultzatzeko planak hasi zirenetik gaur egun arte.
Euskara planak sustatzen hainbat elkarte ari dira lanean azken 10-15 urteetan: AED (Arrasate Euskaldundu Dezagun), Artez Euskara Elkartea, Emun Kooperatiba Elkartea…
Esperantza badut, noizbait elkarte hauek existitu beharrik ez dutela izango, lantegietan euskaraz hitz egiteko arazorik egongo ez delako. Baina momentuz ez da posible, eta bien bitartean lan ederra egiten ari direla uste dut.
jueves 11 de octubre de 2007
Lehenengo ataza
Itziar Larrañaga Sarasola
Publizitatea eta Harreman Publikoak. 31. taldea.
Lehenengo ataza: Irrati eta Telebistako informazioaren teoria eta teknika izeneko ikasgairako onuragarriak diren 6 esteka:
Mundu mailan gehien erabiltzen den bilatzaileetako bat da webgune hau. Erabiltzaileak bilatzailean idazten duen hitzarekin zerikusia duten webguneak edo irudiak bilatzeko aukera ematen du google-ek. Baina honetaz gain beste berrikuntza batzuk ere sartu ditu bere webgunean; google maps, espainiako karretera eta hirietako kale eta komertzioak bilatu ditzakegu mapan. Gainera, google-ek baditu beste hainbat aplikazio ere, besteak beste, Google Earth satelite bidezko 3 dimentsiotako irudiak, mapak…; gmail, posta elektronikoa; googlevideo bideoak igotzeko; eta abar. Honetaz gain, 2006an google-ek youtube erosi zuen (hau ere bideoak igotzeko). Eta etengabeko berrikuntzan dihardu.
http://www.blogger.com edo http://www.blogspot.com
Blogger ere Google Inc. enpresarena da. Blogger.com-ek dohaineko blog bat egiteko aukera ematen digu bere zerbitzari propioa erabiltzen duelarik; blogspot. Blog bat idaztea nahi duenak ez dauka ezer instalatu beharrik, ezta ezer berezia egin beharrik ere. Oso erraza da hau erabiltzea; erregistratu ostean bloga egiten da, eta blogger-ek berak ematen dizkizu aukera ezberdin asko diseinua eta abarri dagokionez. Gainera, blogera argazkiak eta bideoak igotzeko aukera ere ematen du. Honetaz gain, blogger-eko blogek RSS kanala dute. Blogspot-en blog ugari bisitatzen daitezke, eta beraien artean asko telebista, irrati eta publizitatearekin zerikusia dutenak; besteak beste: lacriticatv (telebista) ; comercialestv (iragarkiak); inter-tv (telebista); …
Albisteen eta informazioaren euskal kanal gisa aurkezten du bere burua eitb24.com-ek. Berriak euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez irakurtzeko aukera ematen du eta etengabe berritzen ari den webgunea da. Hala ere, askotan euskarazko bertsioan informazio gutxiago egoten da, edo-eta gehiago kostatzen zaie euskarazko bertsioa berristea. Horregatik, azken orduko informazioa osoa soilik gaztelaniaz jaso dezakezu itzulpena norberak egin behar duelarik.
Eitb24.com-ek atal ezberdinez gain (politika, gizartea…), blogak ere eskaintzen ditu, zerbitzu ezberdinak (eguraldia…) eta multimediako baliabide ugari ere agertzen dira. EAEko biztanleen telebista audientziari buruzko datuen berri ere ematen du eta RSS kanala ere badu. Eitb24 Eitb taldekoa denez, eitb-ren webgunearen hiperlotura eskaintzen du.
http://www.mediosmedios.com.ar/agenda.htm
Gaztelaniazko webgune honek herrialde guztietako prentsa, aldizkari, irrati eta telebistako kate gehienen webguneetara jotzeko link-ak eskaintzen ditu. Oso erabilpen erraza du: bi eratara egin dezakezu bilaketa; herrialdearen arabera edo gaiaren arabera. Hala ere, esan beharra dago, agertzen diren lotura batzuk jada ez direla existitzen, eta asko falta direla. Besteak beste, Euskaldunon Egunkariak zuen webgunearen helbidea agertzen da, eta Berria egunkariaren helbidea falta da. Dena dela, eta bere gaurkotasun falta kontuan izanik, orokorrean, webgune baliagarria dela uste dut.
Komunikabideen bilaketaz gain, ordaindutako hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu; ikastaroak, enpresentzako laguntzak…
Webgune honek zure bideo kate propioa, diapositiba bidezko esposizioa, blogak, RSS katean erregistratu eta abar egiteko aukera ematen du. Oso erabilpen erraza du; erregistratu ondoren irudiak, audioak, bideoak edo dokumentuak igotzeko aukera ematen du, baita RSS kate baten erregistratzeko aukera ere. Igo nahi duzun fitxategia zure karpeta batetik edo internetetik igo dezakezu, ez dago tamaina limiterik, ostean izenak, etiketak, etab. jartzeko aukera ematen du. Eta gero sortu duzun katean zure bideo guztiak agertuko dira. Kate hori zure blogean, foroan, webgunean, etab. jartzeko aukera ematen du. Splash cast nola erabiltzen den jakiteko tutorial webguneak aurki ditzakegu.
Telebistarekin lotutako webgune honetan, eguneroko audientziei buruzko azterketa, telebistako berriak, kritikak, elkarrizketak… aurki ditzakegu. Webgunearen erabiltzaileen parte hartzea bultzatzen da foro, inkesta eta abarren bidez. Bertan zure iritzia emateko erregistratu beharra dago. Formulatv-k badu konpetentzia interneten; Vertele webguneak formulatv-k eskaintzen duen berdina eskaintzen baitu. Askotan, bietan agertzen diren berriak berdin berdinak dira, informazioa agentzia berdinetatik ateratzen baitute.